viernes, 27 de abril de 2012

Schank: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio"

       El pais egunkarian Roger Schank adituak e-learning irakaskuntzari buruz bere iritzia eman zuen. Honako artikulo honetan aurki dezakegu:

Roger Schank-i elkarrizketa El pais-en.

       Nire ustez, nahiko utopikoa da Schanken proposamena. Berak proposatzen duena lortzea benetan bikaina izango litzakete, ikasleek esperientzia bidez, praktika bidez eta gozatuz ikastea.

        Eskolarik gabeko mundu bat beharko litzakeela esatea erraza da, baina bideragaitza era berean, eskola beharrezkoa da, paper garrantzitsua betetzen duelako gure gizartean. Kontua beste bat da, eskolak bere lana ondo betetzen duen hala ez. Eskoletan egiten den lanak fruitu ustelak ematen ditu kasu gehienetan, edo ustelak baino zaporerik gabekoak.

        Beraz, Rogerrek dioen bezala, eskola errotik aldatu beharko litzateke, ikaslearen gustuak, iritziak eta nahiak gehiago kontutan hartuz. Ikasleari eginez irakatsiz. Baina guzti hau nondik hasi? Gaur egun dagoen irakasleriaren gehiengoa , guztia ez bada, ez dago prest eta ez du prestakuntza egokia jaso bapatean teknologia berriekin irakaskuntzari ekiteko. Horregatik , Schankek dioen bezala, teknologia sartu denean honek ez du ezertan lagundu.Teknologia sartzeak ez du ezertarako balio ondo ez erabiltzekotan.

       Ikasgai asko hain beharrezkoak ez diren kontuan, hala nola, historia, filosofia, literatura, arrazoi osoa duela uste dut. Historikoki garrantzi handia eman zaie horrelakoei, umeak kultuak dira horiek guztiak menperatzen badituzte, baina errealitatea beste bat da; ez dute ezertarako balio. Edo gutxirako. Buruz ikasten dira honelako ikasgaiak, gainera, eta ez dut esaten desagertu beharko liratekeenik, baina bai beste ikuspuntu eta irakasteko modu batetik begiratu. Errepresentazioen bidez, adibidez.

       Denbora gutxian gauza gehiegi aldatu nahi dira eta guzti honek egokitze denbora luze bat beharko duela deritzot nik. Espero dut, guk, magisteritzan urte hauetan esku hartuko dugunok, gure pittina laguntzea guzti honetan. Garaiak aldatu dira beraz irakaskuntzan aldaketak behar dira. Umeautonomo, baloredun eta irudimentsuak sortu nahi baditugu behintzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario