viernes, 27 de abril de 2012

Schank: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio"

       El pais egunkarian Roger Schank adituak e-learning irakaskuntzari buruz bere iritzia eman zuen. Honako artikulo honetan aurki dezakegu:

Roger Schank-i elkarrizketa El pais-en.

       Nire ustez, nahiko utopikoa da Schanken proposamena. Berak proposatzen duena lortzea benetan bikaina izango litzakete, ikasleek esperientzia bidez, praktika bidez eta gozatuz ikastea.

        Eskolarik gabeko mundu bat beharko litzakeela esatea erraza da, baina bideragaitza era berean, eskola beharrezkoa da, paper garrantzitsua betetzen duelako gure gizartean. Kontua beste bat da, eskolak bere lana ondo betetzen duen hala ez. Eskoletan egiten den lanak fruitu ustelak ematen ditu kasu gehienetan, edo ustelak baino zaporerik gabekoak.

        Beraz, Rogerrek dioen bezala, eskola errotik aldatu beharko litzateke, ikaslearen gustuak, iritziak eta nahiak gehiago kontutan hartuz. Ikasleari eginez irakatsiz. Baina guzti hau nondik hasi? Gaur egun dagoen irakasleriaren gehiengoa , guztia ez bada, ez dago prest eta ez du prestakuntza egokia jaso bapatean teknologia berriekin irakaskuntzari ekiteko. Horregatik , Schankek dioen bezala, teknologia sartu denean honek ez du ezertan lagundu.Teknologia sartzeak ez du ezertarako balio ondo ez erabiltzekotan.

       Ikasgai asko hain beharrezkoak ez diren kontuan, hala nola, historia, filosofia, literatura, arrazoi osoa duela uste dut. Historikoki garrantzi handia eman zaie horrelakoei, umeak kultuak dira horiek guztiak menperatzen badituzte, baina errealitatea beste bat da; ez dute ezertarako balio. Edo gutxirako. Buruz ikasten dira honelako ikasgaiak, gainera, eta ez dut esaten desagertu beharko liratekeenik, baina bai beste ikuspuntu eta irakasteko modu batetik begiratu. Errepresentazioen bidez, adibidez.

       Denbora gutxian gauza gehiegi aldatu nahi dira eta guzti honek egokitze denbora luze bat beharko duela deritzot nik. Espero dut, guk, magisteritzan urte hauetan esku hartuko dugunok, gure pittina laguntzea guzti honetan. Garaiak aldatu dira beraz irakaskuntzan aldaketak behar dira. Umeautonomo, baloredun eta irudimentsuak sortu nahi baditugu behintzat.

miércoles, 11 de abril de 2012

1- ZOOBURST aplikazioa

       
     
       Zooburst aplikazioa komikiak 3D tan sortzeko aukera ematen digun baliabidea da. Jakina da, lehen hezkuntzan, kontaketa eta fikziozko kontaketek duten garrantzia nabarmena dela, horregatik kontaketa hauek ( kasu honetan komiki eran) lantzeko baliabide hau haurrekin erabiltzeko baliagarria iruditzen zait.

       Fikziozko kontakizunak marko egoki dira, umeak, kausa eta ondorioez, giza portaera eta ekintzen logikaz, ekintzen helburuez eta gainontzekoez konturatzeko. Aplikazio honekin sor ditzazketen kontakizunekin, irudimena lan dezakete, baita hizkuntza ikasteko eta irakasteko elementu garrantzitsuak landu ere.

      Hemen, nik sortutako komikitxoa dugu:

Klik hemen!  ->  NIRE KOMIKITXOA.

martes, 10 de abril de 2012

2- MINDOMO aplikazioa

           Mindomo, internetek aurkezten dizkigun baliabide anitzetako bat da. Mapa mental eta mapa kontzeptualak era errazean egiteko aplikazioa hain zuzen ere. Eduki ezberdin asko, hala nola, testu, bideo, musika, irudiak, erabiltzeko aukera ematen digu.¡


           Lehen hezkuntzan baliabide hau gelan erabiltzea egoki ikusten dut. Aurretik aipatu bezala, baliabide honek aukera anitzak aurkezten dituelako


         . Ez da denbora asko praktikak bukatu nituela eta bertan  ohartu nintzen, edukiak lantzerako orduan, mapa kontzeptualak asko erabiltzen zirela baliabide gisa. Gaia edozein zela ere, lantzerako orduan,  mapa kontzeptualak erabiltzen ziren. Ideiak ordenatu eta kontzeptu eta edukiak era argiagoan antolatuta ikustean, ikasleek erraztasun handiagoak baitzituzten gauzak barneratzerako orduan. 


           Mindomok, mapa kontzeptualak oso erraz eta era dinamikoan sortzeko aukera aurkezten digu. Gai bat ardatz gisa hartuta, honen ezaugarri diren gainontzekoak era ordenatu batean antolatu daitezke, hauek indartzeko irudi , musika , bideo, artikulu e.a.-ez baliatuz. Egindako mapek konplexutasun maila ezberdinak izan ditzazketenez, lehen hezkuntzako maila ezberdinetan erabilia izan daiteke baliabide hau.




           Nik sortu dudan mindomoa, ikastolan lantzen aritu ginen Aroei buruzkoa da. Umeentzat ulertzeko hain zaila diren historiaurreko eta historiako denboralizazioak era argian aurkeztu diezaizkiekegu honela.


 Klik hemen!  ->  HISTORIAURRE ETA HISTORIAKO AROAK.