lunes, 21 de mayo de 2012

Talde lana: Arbela tradizionala Vs Arbela digitala

      Gure ikerketa lana, egun gure hezkuntzaren digitalizazioa bermatu nahi duen Eskola 2.0n hain garrantzitsua izango den baliabidearen azterketara bideratu dugu. Arbela digitalera, hain zuzen.
      Gure ikerketa lana arbela tradizionala eta digitalaren arteko konparaketara bideratu dugu. Bakoitzaren alde onak eta txarrak aipatuz. Beheko estekan,  mindomo erabiliz gure lana borobiltzen duen mapa kontzeptuala duzue:

ARBELA TRADIZIONALA VS ARBELA DIGITALA : MAPA KONTZEPTUALA.

viernes, 18 de mayo de 2012

SCRATCH-a


       Bustillok aurreko astean ezagutzera eman zigun programa edo aplikazio honek harrituta utzi  ninduela onartu beharra daukat. Ez nuen haren berri eta datorkigun gazte generazioekin lan egiteko baliabide deigarria iruditu zitzidan. Egia da, bere zailtasuna duela eta ordua asko sartu behar direla programari zuku handia atera nahi izatekotan.  Hasiera batean, zaitasun hau gehiegizkoa zela iruditu zitzaidan, irakasleok 0tik hasita horrelako programa batekin lanean jartzea ez zela batere samurra pentsatu nuen. Dena den, denbora aurrera joan ahala gaitasunak lortzen joan nintzela nabarmentzean, sentsazio hori desagertzen joan zen.
    Nire ustez, Scratchak duen onurarik handiena, ikasleak, kontzeptuak kontestu esanguratsu eta motibagarri batean ikasten dituela da.  Eginez , pentsatuz, birsaiatuz, ezabatuz, erratuz e.a. haiek ere gaitasun horiek lortzen joango dira . Beraz, Scratch-ak dituen aukera anitzak kontutan hartuz, hezkuntzan lagun dezakeen baliabide egoki gisa ikusten dut.
         Honako bideo honetan ikusi daitekeenez, sortu daitezkeenak ugariak dira. Bertan 3 nabarmentzen dira:
1- Uraren zikloa nolakoa den sortu dute.
2- Ilargiaren faseak zein diren.
3- Aho osasuna.
      Honako metodologia hauek, aurretik esan bezala, ikaslearen motibazioan erabat eragiten dute. Gainera, metodologia honek, lan egiteko era honek, prozesuari ematen dio garrantzia. Egitean ikasten denari ematen dio garrantzia, bukaerako produktoa hobea edo okerragoa izan daitekela alde batera utziz.
          Nik, Scrach-a aplikazioa , adibidez, MULTIPLOAK lantzeko erabiliko nuke. Jolas bat sortuko beharko lukete , non zenbakiak " zerutik" jeitsiko liratekeen eta ikasleak, bakoitza bere multiplo kaxan sartu beharko lukeen.

jueves, 3 de mayo de 2012

Ikaskide baten blog-aren ebaluazioa


         Jarraian, ikaskide batek teknologia berriak klaserako egindako bloga ebaluatuko dut.  Horretarako, irakasleak ezarritako irizpide orrialdeaz baliatuko naiz.

          Honako hau duzue blogaren helbidearen esteka: teknologiaberriakkusto.blogspot.com

          Lehen kategoriak irakaslearen oharrak hartzen ditu bere barne, klasean jasotako informazioa eta irakurri beharreko artikuluen sintesiak bildu behar ditu ikasleak blogean. Ikusi daitekeenez, Jon Custodiok, ez du bat bera ere utzi jorratu gabe, beraz hauen ugaritasun eta kalitateari so eginez, nire nota: 4, oso ondo.

          Aurretiko kategoriarekin loturik, analisi eta gogoetarako erraztasun nabarmena erakutsi duela ikusirik, bere lana oso ondo batekin, 4, ebaluatuko nuke.

          Sormena eta originaltasunaren atalari dagokionez, blogspot-ek aurkezten dituen baliabideak era egokian erabiltzen ikasi duela ikusten da, jakinik bere bloga dela, ez da marka makala. Irudi, bideo eta bestelakoak tartekatzeak dinamismoa ematen diote blogari, hala nola, ezkerraldean ipinitako jolasak, galdetegiak edota egutegiak. Koloreen hautaketan ordea, desegokitasun pixka bat ikusten dut. Koloreen konbinazioetan hobetu beharko lukeela uste dut, dena den. Ondo, 3.

          Atalen arteko lotura eta koherentziari begiratuz, esan, sarrera bakoitzak gai ezberdin baten inguruan hitz egiten duela, IKTren barruan atal ezberdinen buruan, honengatik, hein handi batean beraien artean lotura edo erlazio bat dute. Erreferentziak ez dira ugariak baina koherentziari dagokionez, idatzitakoa egokia da. Oso ondo, 4.

          Hizkuntzaren zuzentasun ezin hobea da. Oso ondo, 4.
          
         Aztertuko dudan azken atala, aurkezpena da. Blogaren osotasuna kontutan hartuta, era egokian aurkezten dio irakurleari. Oso ondo, 4.



miércoles, 2 de mayo de 2012

Cristóbal Cobo Romaní

                     Cristobal Cobok helarazi eta behin eta berriz errepikatzen duen mezua; etorkizunari baino, iraganari begiratu eta bertan egindako akatsetatik ikasi behar dela da.

                    Honengatik, teknologia berrien inplantazioan  iraganeko akats horiek egitea saihestu behar.  Egia da erabilgarri direla eta egungo gizartera egokitzeko, teknologia berriak eskolan sartzea beharrezkoa dela, baina inplantazio hau egokia izan behar da. Teknologia sartzeak soilik ez du esan nahi fruitua emango dituenik, honekin bakarrik ez dira ikasle irudimentsuagoak, hobeak sortuko. Teknologiak hobe kontrolatuko dituzte, baina etxean ere ikasi dezakete horretan.

                  Beraz, Cristobalen iritzia partekatuz, uste dut, erabateko aldaketa sakon eta radikal bat behar dela. Jakinduria trasmititzeko beste era ezberdinak  , metodo ezberdinak,  beharrezkoak lirateke. Hezkuntza egunerokotasun batekin lotuko lukeen sistema zuzenago batera bideratzea, hain zuzen. Honetarako, teknologiek ematen dituzten aukerak anitzak dira, amaigabeak. 

                  Ez dut  uste ezertarako balio duenik ordenagailua gelan sartu eta aurretik idatziz egiten zutena orain teklatu bidez egitea. Egiteko era, jokatzeko era, horiek dira aldatu beharrekoak, ordenagailuak klasetik atera daitezke, hezkuntza dinamizatu eta honekin disfrutatu. Ikasleak ikasgelatik atera behar du, hainbeste errepikatzen dugun esperientzia horiez ikasiz. Hezkuntza ez formalago batera bideratu. Duela urte askoan egiten zen gisa, eskola aurretiko urte haietan bezala. Bizipenetatik, hauetan hartutako kolpeetatik ikasiz eta ez ,buruan hitzak eta hitzak kolpeka sartuz.

                  Dena den, guzti honek denbora bat behar du. Gauzak, aldaketak, erreformak azkar egiteak ez du fruitu onik emango. Dena errotik aldatzea ere ez da samurra, baina hezkuntzak hartu duen bidea ikusirik, beharrezkoa.