lunes, 21 de mayo de 2012

Talde lana: Arbela tradizionala Vs Arbela digitala

      Gure ikerketa lana, egun gure hezkuntzaren digitalizazioa bermatu nahi duen Eskola 2.0n hain garrantzitsua izango den baliabidearen azterketara bideratu dugu. Arbela digitalera, hain zuzen.
      Gure ikerketa lana arbela tradizionala eta digitalaren arteko konparaketara bideratu dugu. Bakoitzaren alde onak eta txarrak aipatuz. Beheko estekan,  mindomo erabiliz gure lana borobiltzen duen mapa kontzeptuala duzue:

ARBELA TRADIZIONALA VS ARBELA DIGITALA : MAPA KONTZEPTUALA.

viernes, 18 de mayo de 2012

SCRATCH-a


       Bustillok aurreko astean ezagutzera eman zigun programa edo aplikazio honek harrituta utzi  ninduela onartu beharra daukat. Ez nuen haren berri eta datorkigun gazte generazioekin lan egiteko baliabide deigarria iruditu zitzidan. Egia da, bere zailtasuna duela eta ordua asko sartu behar direla programari zuku handia atera nahi izatekotan.  Hasiera batean, zaitasun hau gehiegizkoa zela iruditu zitzaidan, irakasleok 0tik hasita horrelako programa batekin lanean jartzea ez zela batere samurra pentsatu nuen. Dena den, denbora aurrera joan ahala gaitasunak lortzen joan nintzela nabarmentzean, sentsazio hori desagertzen joan zen.
    Nire ustez, Scratchak duen onurarik handiena, ikasleak, kontzeptuak kontestu esanguratsu eta motibagarri batean ikasten dituela da.  Eginez , pentsatuz, birsaiatuz, ezabatuz, erratuz e.a. haiek ere gaitasun horiek lortzen joango dira . Beraz, Scratch-ak dituen aukera anitzak kontutan hartuz, hezkuntzan lagun dezakeen baliabide egoki gisa ikusten dut.
         Honako bideo honetan ikusi daitekeenez, sortu daitezkeenak ugariak dira. Bertan 3 nabarmentzen dira:
1- Uraren zikloa nolakoa den sortu dute.
2- Ilargiaren faseak zein diren.
3- Aho osasuna.
      Honako metodologia hauek, aurretik esan bezala, ikaslearen motibazioan erabat eragiten dute. Gainera, metodologia honek, lan egiteko era honek, prozesuari ematen dio garrantzia. Egitean ikasten denari ematen dio garrantzia, bukaerako produktoa hobea edo okerragoa izan daitekela alde batera utziz.
          Nik, Scrach-a aplikazioa , adibidez, MULTIPLOAK lantzeko erabiliko nuke. Jolas bat sortuko beharko lukete , non zenbakiak " zerutik" jeitsiko liratekeen eta ikasleak, bakoitza bere multiplo kaxan sartu beharko lukeen.

jueves, 3 de mayo de 2012

Ikaskide baten blog-aren ebaluazioa


         Jarraian, ikaskide batek teknologia berriak klaserako egindako bloga ebaluatuko dut.  Horretarako, irakasleak ezarritako irizpide orrialdeaz baliatuko naiz.

          Honako hau duzue blogaren helbidearen esteka: teknologiaberriakkusto.blogspot.com

          Lehen kategoriak irakaslearen oharrak hartzen ditu bere barne, klasean jasotako informazioa eta irakurri beharreko artikuluen sintesiak bildu behar ditu ikasleak blogean. Ikusi daitekeenez, Jon Custodiok, ez du bat bera ere utzi jorratu gabe, beraz hauen ugaritasun eta kalitateari so eginez, nire nota: 4, oso ondo.

          Aurretiko kategoriarekin loturik, analisi eta gogoetarako erraztasun nabarmena erakutsi duela ikusirik, bere lana oso ondo batekin, 4, ebaluatuko nuke.

          Sormena eta originaltasunaren atalari dagokionez, blogspot-ek aurkezten dituen baliabideak era egokian erabiltzen ikasi duela ikusten da, jakinik bere bloga dela, ez da marka makala. Irudi, bideo eta bestelakoak tartekatzeak dinamismoa ematen diote blogari, hala nola, ezkerraldean ipinitako jolasak, galdetegiak edota egutegiak. Koloreen hautaketan ordea, desegokitasun pixka bat ikusten dut. Koloreen konbinazioetan hobetu beharko lukeela uste dut, dena den. Ondo, 3.

          Atalen arteko lotura eta koherentziari begiratuz, esan, sarrera bakoitzak gai ezberdin baten inguruan hitz egiten duela, IKTren barruan atal ezberdinen buruan, honengatik, hein handi batean beraien artean lotura edo erlazio bat dute. Erreferentziak ez dira ugariak baina koherentziari dagokionez, idatzitakoa egokia da. Oso ondo, 4.

          Hizkuntzaren zuzentasun ezin hobea da. Oso ondo, 4.
          
         Aztertuko dudan azken atala, aurkezpena da. Blogaren osotasuna kontutan hartuta, era egokian aurkezten dio irakurleari. Oso ondo, 4.



miércoles, 2 de mayo de 2012

Cristóbal Cobo Romaní

                     Cristobal Cobok helarazi eta behin eta berriz errepikatzen duen mezua; etorkizunari baino, iraganari begiratu eta bertan egindako akatsetatik ikasi behar dela da.

                    Honengatik, teknologia berrien inplantazioan  iraganeko akats horiek egitea saihestu behar.  Egia da erabilgarri direla eta egungo gizartera egokitzeko, teknologia berriak eskolan sartzea beharrezkoa dela, baina inplantazio hau egokia izan behar da. Teknologia sartzeak soilik ez du esan nahi fruitua emango dituenik, honekin bakarrik ez dira ikasle irudimentsuagoak, hobeak sortuko. Teknologiak hobe kontrolatuko dituzte, baina etxean ere ikasi dezakete horretan.

                  Beraz, Cristobalen iritzia partekatuz, uste dut, erabateko aldaketa sakon eta radikal bat behar dela. Jakinduria trasmititzeko beste era ezberdinak  , metodo ezberdinak,  beharrezkoak lirateke. Hezkuntza egunerokotasun batekin lotuko lukeen sistema zuzenago batera bideratzea, hain zuzen. Honetarako, teknologiek ematen dituzten aukerak anitzak dira, amaigabeak. 

                  Ez dut  uste ezertarako balio duenik ordenagailua gelan sartu eta aurretik idatziz egiten zutena orain teklatu bidez egitea. Egiteko era, jokatzeko era, horiek dira aldatu beharrekoak, ordenagailuak klasetik atera daitezke, hezkuntza dinamizatu eta honekin disfrutatu. Ikasleak ikasgelatik atera behar du, hainbeste errepikatzen dugun esperientzia horiez ikasiz. Hezkuntza ez formalago batera bideratu. Duela urte askoan egiten zen gisa, eskola aurretiko urte haietan bezala. Bizipenetatik, hauetan hartutako kolpeetatik ikasiz eta ez ,buruan hitzak eta hitzak kolpeka sartuz.

                  Dena den, guzti honek denbora bat behar du. Gauzak, aldaketak, erreformak azkar egiteak ez du fruitu onik emango. Dena errotik aldatzea ere ez da samurra, baina hezkuntzak hartu duen bidea ikusirik, beharrezkoa.


viernes, 27 de abril de 2012

Schank: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio"

       El pais egunkarian Roger Schank adituak e-learning irakaskuntzari buruz bere iritzia eman zuen. Honako artikulo honetan aurki dezakegu:

Roger Schank-i elkarrizketa El pais-en.

       Nire ustez, nahiko utopikoa da Schanken proposamena. Berak proposatzen duena lortzea benetan bikaina izango litzakete, ikasleek esperientzia bidez, praktika bidez eta gozatuz ikastea.

        Eskolarik gabeko mundu bat beharko litzakeela esatea erraza da, baina bideragaitza era berean, eskola beharrezkoa da, paper garrantzitsua betetzen duelako gure gizartean. Kontua beste bat da, eskolak bere lana ondo betetzen duen hala ez. Eskoletan egiten den lanak fruitu ustelak ematen ditu kasu gehienetan, edo ustelak baino zaporerik gabekoak.

        Beraz, Rogerrek dioen bezala, eskola errotik aldatu beharko litzateke, ikaslearen gustuak, iritziak eta nahiak gehiago kontutan hartuz. Ikasleari eginez irakatsiz. Baina guzti hau nondik hasi? Gaur egun dagoen irakasleriaren gehiengoa , guztia ez bada, ez dago prest eta ez du prestakuntza egokia jaso bapatean teknologia berriekin irakaskuntzari ekiteko. Horregatik , Schankek dioen bezala, teknologia sartu denean honek ez du ezertan lagundu.Teknologia sartzeak ez du ezertarako balio ondo ez erabiltzekotan.

       Ikasgai asko hain beharrezkoak ez diren kontuan, hala nola, historia, filosofia, literatura, arrazoi osoa duela uste dut. Historikoki garrantzi handia eman zaie horrelakoei, umeak kultuak dira horiek guztiak menperatzen badituzte, baina errealitatea beste bat da; ez dute ezertarako balio. Edo gutxirako. Buruz ikasten dira honelako ikasgaiak, gainera, eta ez dut esaten desagertu beharko liratekeenik, baina bai beste ikuspuntu eta irakasteko modu batetik begiratu. Errepresentazioen bidez, adibidez.

       Denbora gutxian gauza gehiegi aldatu nahi dira eta guzti honek egokitze denbora luze bat beharko duela deritzot nik. Espero dut, guk, magisteritzan urte hauetan esku hartuko dugunok, gure pittina laguntzea guzti honetan. Garaiak aldatu dira beraz irakaskuntzan aldaketak behar dira. Umeautonomo, baloredun eta irudimentsuak sortu nahi baditugu behintzat.

miércoles, 11 de abril de 2012

1- ZOOBURST aplikazioa

       
     
       Zooburst aplikazioa komikiak 3D tan sortzeko aukera ematen digun baliabidea da. Jakina da, lehen hezkuntzan, kontaketa eta fikziozko kontaketek duten garrantzia nabarmena dela, horregatik kontaketa hauek ( kasu honetan komiki eran) lantzeko baliabide hau haurrekin erabiltzeko baliagarria iruditzen zait.

       Fikziozko kontakizunak marko egoki dira, umeak, kausa eta ondorioez, giza portaera eta ekintzen logikaz, ekintzen helburuez eta gainontzekoez konturatzeko. Aplikazio honekin sor ditzazketen kontakizunekin, irudimena lan dezakete, baita hizkuntza ikasteko eta irakasteko elementu garrantzitsuak landu ere.

      Hemen, nik sortutako komikitxoa dugu:

Klik hemen!  ->  NIRE KOMIKITXOA.

martes, 10 de abril de 2012

2- MINDOMO aplikazioa

           Mindomo, internetek aurkezten dizkigun baliabide anitzetako bat da. Mapa mental eta mapa kontzeptualak era errazean egiteko aplikazioa hain zuzen ere. Eduki ezberdin asko, hala nola, testu, bideo, musika, irudiak, erabiltzeko aukera ematen digu.¡


           Lehen hezkuntzan baliabide hau gelan erabiltzea egoki ikusten dut. Aurretik aipatu bezala, baliabide honek aukera anitzak aurkezten dituelako


         . Ez da denbora asko praktikak bukatu nituela eta bertan  ohartu nintzen, edukiak lantzerako orduan, mapa kontzeptualak asko erabiltzen zirela baliabide gisa. Gaia edozein zela ere, lantzerako orduan,  mapa kontzeptualak erabiltzen ziren. Ideiak ordenatu eta kontzeptu eta edukiak era argiagoan antolatuta ikustean, ikasleek erraztasun handiagoak baitzituzten gauzak barneratzerako orduan. 


           Mindomok, mapa kontzeptualak oso erraz eta era dinamikoan sortzeko aukera aurkezten digu. Gai bat ardatz gisa hartuta, honen ezaugarri diren gainontzekoak era ordenatu batean antolatu daitezke, hauek indartzeko irudi , musika , bideo, artikulu e.a.-ez baliatuz. Egindako mapek konplexutasun maila ezberdinak izan ditzazketenez, lehen hezkuntzako maila ezberdinetan erabilia izan daiteke baliabide hau.




           Nik sortu dudan mindomoa, ikastolan lantzen aritu ginen Aroei buruzkoa da. Umeentzat ulertzeko hain zaila diren historiaurreko eta historiako denboralizazioak era argian aurkeztu diezaizkiekegu honela.


 Klik hemen!  ->  HISTORIAURRE ETA HISTORIAKO AROAK.

lunes, 19 de marzo de 2012

Tic eta hezkuntza

IKT ikasgaiaren nondik norakoak

Ikasgai honek, egun hezkuntzak jasan dezakeen edo jasatzen ari den  aldaketaz informatu eta prestatzeko balioko didala uste dut.
Teknologiak aurkezten dituen baliabide ezberdinak ezagutzea eta beraiekin lan egiten ikastea eta hauek ikasleen beharretara egokitzen ikastea izango da gehienbat, helburua.

Hala ere, teknologia berriak hezkuntzan sartzea ez da kontu erraza, teknologia sartzeak ez du esan era egokian erabiliko denik. Irakaslegoari eskola 2.0ri buruz egindako galdeketan ikusten denez, guzti honen inguruan hainbat ikuspuntu ezberdin agertzen dira eta guzti honek izan ditzakeen karentzia ezberdinak azaleratu ere. Honakoak dira ateratako ondorio garrantzitsuenak:

- Gaur egungo teknologiaren erabilera aldatu behar da, berrikuntza pedagogiko baten beharra dago.
- Ikasleak motibatuagoa egon daitezke teknologiekin lan egiteagatik, haien ohitura metodologikoak aldaraziko ditu baina XXI. menderako prestatuak izan behar dira.
- Teknologia berriak sartzeak ez ditu liburuak alboratuko, hauen baliabide erabilienak izaten jarraituko dute, eskola 2.0 rekin ez dira desagertuko.
- Irakasleak heldu direnerako formatu beharra dago. Informazio gehiago behar dute.
- Eskola 2.0 ren helburuen eta ezaugarrien informazio falta nabarmena dago.Online erabil daitekeen  material didaktikoaren falta ere sumatzen dute.

Honekin guztiarekin, etorkizunean honek guztiak forma txukunagoa hartuko duenaren esperantza izatea besterik ez zaigu geratzen, tamaina honetako aldaketa baten aurrean gauzak ondo egitea ezinbestekoa delako.